Orain gertatuko da Francoren armadaz amets
egingo dutela espainiarrek, egunekoari ateratzen ari bide zaizkion pitzadura
arriskugarria kontuan izanda. Eta susmoek handitara joko balute eta ejerzito profesionalaren desbideraketa
kontrolaezina bihurtuko balitz, nork jarriko lizkioke balak fusilari?
Espainiar armadaren gaineko txosten bitxiaz
abisatu digute komunikabideek eta horregatik dakigu bere baitan akats larriak
agertu direla, iraganean bertutezko eredua izan bide zena gizartearen ispilu
mimetikoa bilakatuz. Normala, ezta?
Erradikalizatzen ari bide da armada, prozereek
diotenez. Erlijio-maximalismo ortodoxoak toki hartu ei du kolektibo
sakrosantu horretan eta soldaduen ohiko heterodoxia askea arriskutan dagoela konturatu
dira agintariak. Bueno, heterodoxia idatzi dut baina ez egin kasurik, armadek
ez baitute horretarako zirrikiturik uzten gizon-emakumeok armak erabil
zitzaketela konturatu ziren urrutiko egunetik.
Baina gauza da espainiar armada - atzerri
legioa bihurtuta- (non geratu da espainiarren bokazio militarista?) "hecho
unos zorros" dagoela eta ur egiten ari dela, salbakuntzarako (propio eta
arrotza) esperantza handirik gabe. Niri, bere karro, hegazkin eta tramankulu
guztiekin hondoratzen bada ere, berdin dit. Gainerako ejerzito denekin
batera.
Argazkia: www.surpluszaragoza.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina