Giza-masa antzua da intelektualki. Bizitza ariketa samurra eta
eskubidez betea dela pentsatzen duten gizon emakumeen jarrera masifikazioaren
ezinbesteko zutabe eta alienazioaren sostengu nagusia dugu. Masa-kideak ez du
aditzen eta pentsaraz liezaiokeen inoren ideiari muzin egiten dio, eroso bizi
baita bere iluntasun lo arazlean. Ortodoxian dihardu diskurtso funts
gabetik, giza masaren kidea arrunkeriaren funtzionario itsu boluntarioa baita
eta sendabideak orori bizkarra ematen die.
Masa-kidea ez da sekula mobilizatzen, bere joko-estiloan lagunduko dion gairen
baten probetxuan izan ezik. Masa-kidea bere oskolean gaztelututa bizi da, inguratzen duen
zirkulu itxirako emanda, marra bereizlearen mugez haratagoko bat ere asmorik
gabe, ume mimatuaren erreprodukzioa bilakatuz, zuri beltzeko bertsioan.
Masa-gizakiaren
jokaerak eraiki du gizarte monokorde dimentsio bakar eta azalekoa. Eta barne
erreakzio pizteko gaitasunik ez duen giza kolektibo mamutua galduta dabil,
teknikoki ongi apaindua egon daitekeen arren.
Baina gizarte-ongizatea
aprobetxatu nahi bada ongizatearen aldeko ekarpenik eskaini gabe...
gaizki ari gara, berehala botako baitugu pikutara ongizatea. Masen errebolta
beharrezkoa da ongizateari eutsiko bazaio, eta horretarako lehen-lehenik masa-gizakiak
auto konbentzimendura heldu behar du. Sarritan, giza norbanakoak hondoa jo
behar du masa izatezko nolakotasunari buelta emateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina