
Atzera begira jartzen bagara, oraintsu arteko giza etorkin diferenteen
agerpenek gure hizkuntzaren osasunean eragina izan badute ere, bizi ari garen
fenomeno berriak zalantza kezkagarrietarako ireki du bidea, aurrekoekin
parekorik ez duena.
Erromatarrak, musulmanak, frankoak, gaztelauak eta gainerako giza
saldo okupatzaileak gurera heldu ziren arren euskarak bizirik irauteko
gaitasuna erakutsi du eta egunera arte eri baina osasuntsu iritsi
dela esan daiteke. Ezin gara kexatu, eta euskaldunok historian zailtasunak
gainditzen jakin izan dugula azpimarratu behar da.
Baina oraingo panoramarekin? Euskara ahoan ez ezik odolean ere
daramagunoi kalera irtetea zigorraren hurrena bihurtu zaigu, eta
euskarari bat-batean hazi zaizkion arazoak behar bezala sailkatzeko gaitasunik
gabe geratu gara. Zenbat hizkuntza desberdin entzuten dugu gure plaza,
anbulatorio, denda, gizarte zerbitzutegi eta autobusetan? Nola digerituko du
euskarak hizkuntza horietatik datorkion deskonpentsazioa? Nola interaktuatuko
du euskaldunak hainbeste hizkuntza arrotzen artean?
Inmigrazioari mugak ixterik ez dagoenez gero, orain arte erabili ez
diren indar ziklopeoak intsuflatu beharko zaizkio euskarari, gure ahoetatik
desager ez dadin eta hiritar berrienetan entzun dezagun. Eta hori ez da lortuko
erdipurdiko neurri epelekin. Euskara da herri honen hizkuntza eta horregatik
zaindu behar da bitarteko zilegi guztiekin, aldeko legeak barne. Euskaldunok ere zuzenbideko babesaren
eskubidea dugu-eta.
Argazkiak:
a) www.esmateria.com
b) Tere Anda
Aukerarik izango bazenu euskal mugak itxiko zenituzke? Zenbat metro gorantz? 30 metro nahiko dela uste dut, 3,6 metro zituen Europako batek..., baina euskaldunok handiago bat egin genezake. Bilboko Iberdrolaren eraikina bezain garaia!
ErantzunEzabatuAnimo, ekin zimenduak eraikitzeari motel!
Dabid horri, agur
ErantzunEzabatuLehen galderarekin geratu izan bazina, gainerakoa aurreztuko zenuen.
Mugak itxiko ote nituzkeen? Ez motel, ez!! (hitzek ez ezik hamarkadetako egiteek abalatzen naute)
Segi orain bezain jator!