Euskararen
Nazioarteko Eguna ospatzen dugu biharko datan. Eusko Ikaskuntzak 1949an
sortutako ekimenak indarra hartu du azken urteotan eta egia bada ere euskarak
egunero behar duela Eguna, era guztietako ekintza eta aldarrikapen puntualek ez
diote kalterik egiten. Beraz, abenduaren 3an modu bereziz aterako dugu gure
hizkuntza kalera, munduak Europako txokotxo honetan daukagun altxorraren berri eduki
dezan, behintzat.
Lehengo ostiralean
– azaroak 29- euskararen inguruko ekitaldi xume eta hunkigarri batean egoteko
aukera izan nuen eta gaurko lerro hauetatik nire zorion-omenaldi txikia eskaini
nahi diot Arabako Aldundiko Euskara Zerbitzuari, berrogei urte baitarama jo eta
ke arabarrona ere den hizkuntzaren zaintza eta suspertze lanetan. Samur esaten da berrogei urte,
ezta? Denboran atzera egingo bagenu diktadurapeko eszenategiarekin egingo
genuke topo, eta horrek ideia eman dezake aitzindari haiek aurkitutako
giroarekin.
Bisi Oiartzabal |
Berrogei urte joan
dira, bai, Bisi Oiartzabal andreak
makineria martxan jarri zuenetik. Oso lantegi handia zeukan bere kargura baina
aurrera jo zuen, ahalbide apalak zituen arren. “Ifarraldeko oihanek diraute
lerdenik; hego-aldean, berriz, zelai bilutsik” kantatzen zuen Gorkak garai
hartan euskararen Arabako egoeraz arduratuta, nonbait. Zorionez, hori ere
aldatzen joan da eta oso zuhaizka eder emaritsuak hazi dira nonahi. Zorionak eta esker mila, arabar zerbitzu
publikotik euskara indartzen aritu izan diren guztiei.
Argazkiak:
www.baisarean.org
www.euskaraba.com
Argazkiak:
www.baisarean.org
www.euskaraba.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina