Goizero bezala
kafea hartzera joan naiz eta nire lagunetako inork ez dit Donostiako
komunikabideek lehen lerrokotzat hartutako albisteaz ezertxo ere aipatu. Ez
bide zeuden Igeldoren gaineko auziaz bat ere arduratuta! Gutxi gora behera,
ni bezala. "Ardurometro"rik balitz, arazo horretarako nire gradua eta,
adibidez, Moskuko hiritar arruntak Kataluniako kontsultari buruz senti
dezakeenaren gainekoa antzerakoak direla egiazta liteke. Hau da, zero patatero.
Gizon-emakumeok
libre bageunde uneko zirkunstantzietara lotzen gaituzten lokarrietatik
beste kuku batek kantatuko lioke munduari. Alperreko jantziez erantziko
bagina askoz aberatsagoak izango ginateke gure espazio fisikoan eta libreagoak
deliberamenduetako sokan.
Interesak azalera ateratzen direnean, ordea, zeharo asaldatzen zaizkigu
emozioak eta hankaz gora jartzen da zorroztasunerako ahalmena. Nik ez daukat
Igeldon intereseko ezer; beraz, bost axola niri, Donostia den ala berezko udal
herria. Aldatu behar al dut igeldotarrenganako nire jokaera horregatik?
Ziurrenik, Buenavista jatetxea toki berean egongo da hara noanean, ezta?
Nork ditu interesak
Igeldon? Nortzuk daude interesatuta euskaldunez? Cadizekoak, adibidez? Edo la
Picardie lurraldekoak? Gai izango al lirateke Euskal Herria mapan jartzeko? …
A! portzierto: interesen arteko tirabirak – gehienetan, beti ez esateagatik-
administrazio-zuzenbidearekin konpontzen dira.
Bada, hori.
Argazkia: www.eitb.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina