Cuando un
amigo se va,
queda un
espacio vacío,
que no lo
puede llenar
la
llegada de otro amigo.
Niri
astebete batean hiru joan zaizkit. Eta Alberto Cortezen hitzak gogoratu ditut
lerro hauek betetzeari ekin aurretik. Hiru lagun joan dira eta beste hainbat ager litezkeen arren haien
hutsunea ez du ezerk beteko. Ikaragarri erreala da, heriotzaren fielatoak
berezituriko bi aldeetako hangoa hemengoa baino beteagoa dugula aurpegi ezagunekin.
Joandako lagunek bideko bazterretan utzi dituzte algara, barre, negar
eta balentriak oro. Eta aurrerantzean urrutiko oihartzunak bakarrik gogoratuko digu haienganako lotura, gero eta modu etereoagoan.
Baina, poemara itzulita, gure artean ere geratzen da ikatz iziotua, errekako ur
guztiek itxungi ezingo dutena. Eta horren
argitasunean eraikiko dugu, bidea burutzeko geratzen zaigun tartea.
Agur
Joxe, Jose Luis eta Fito!
Argazkia: Tere Anda
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina