BILATU

uztaila 22, 2013

ERGELAK ALA GEZURREZKOAK



Ergelak dira ala gezurrezkoak ditugu. Zertaz ari naizen? Adibide argigarri bat jarriko dizuet eta konturatuko zaretelakoan nago. 

Behin -aspaldi, eta hain aspaldi!- enpresa mundu gordinean ari nintzen urteetan, beste zeregin batzuen artean diru beltzeko funts baten kudeaketa egokitu zitzaidan. Altzairuak irabazi handiak eragiten zituen artean eta dena ez zen garbia negozioan. Mahai azpiko ordainketak ohikoak genituen eta den-denok genekien horrela ibili behar zela merkatuan. Iluntasun hartako nire aurreneko operazioan diru kantitate bat eman behar izan nion bezero bati. Haren eskuetan sobrea jarri ondoren, nire inozokerian papertxo bat luzatu nion bezeroari bere sinadura eskatuz. Bai, egiaztatu nahi nuen nire eskuetatik ateratako sosak bere patrikara igaro izana. Horrela nire nagusiei operazioaren amaiera ona zuritu ahal izango niela uste nuen. 


Tipo haren erreakzioak, ordea, errealitatera eraman ninduen:  "zer diru eman didazu, bada?" Eta instantean ulertu nuen: diru beltza ez da existitzen, beltza izango bada.  

Nola arraio firmatuko zidan tipo hark ezer, baldin eta niri zegokidan lana dirua katakunbetako putzu ilunetan gordetzea baldin bazen? Izenpetzeak naturazko egiaztapena eman ziezaiokeen iruzurrari eta horixe bera ekidin behar nuen nire artapenean. 


Barcenasek "jaso nuen" sinatuak baldin baditu –“El Mundo” egunkariak azalerazi dituen moduan- despistaturen batek egin behar izan zituen halako hanka sartzeak, eta huts horiengatik nik  tipo horri gutxienez  bi zigor jarriko nizkioke: bata tranpak egiteagatik eta bigarrena ergel maiuskulua izateagatik. Eta gezurrezkoak -faltsuak- badira paper eta sinadurak Barcenasi bizi bitarteko hiru kondena emango nizkioke, atxilotik inoiz atera ezineko azpimarrarekin: aurrena lapur zikina dugulako, bigarrena gezurti konpultsiboa delako eta hirugarrena bera ezik gainerakook alu hutsak garela uste izan duelako. A! Edozein kasutan, paperak egiazkoak direla frogatuko balitz ere,  PPko diruzain ohiak, lehen bi arrazoiengatik, bizi guztirako zigor bana jasoko lituzke. Beraz, nire eskuetan balego, pepero ilustrea ez litzateke kartzelatik sekula irtengo. 

Oharra:  EAEko PPk ez du ezer frogatu, Barcenasen alderdiaren hemengo adarraren aurkako salaketa desaktibatzeko. Kontabilitate ofizialaren oreka besterik ez du erakutsi, gastu eta diru sarrerei dagokienez. Horixe bakarrik falta zitzaigun, A kontabilitean ere deskuadreak agertzea! Alde horretatik bide datoz Samper eta Quirogaren azken aitorpenak. Ohoretu egiten dituena.

2 iruzkin:

  1. ....beste aukera politiko batean SINISTEAGATIK, atxilotu eta kartzeleratu zaitzakete.

    eta "ley de partidos" sortu zuten faxista hauek, EKINTZEGATIK ILEGALIZATURIK egon beharko lukete.

    eta gobernu guztia, EPAITUA, KONDENATUA ETA beraien "Parot doctrina" BERBERA EZARRIA.

    edota hau ez ahala da ESTATU TERRORISMOA?

    aste on

    ErantzunEzabatu