Satyagraha da Luis Avinareta adiskideak argitaratu berri duen liburuaren titulua. Azpititulua, berriz, honakoa du: XXI gizaldiko injustiziari bortizkeriarik gabe borrokatzeko beste modu bat.
Eskuetaratu
bezain azkar harrapatu ninduen testuak eta eseraldi bakar batean
irentsi nituen berrehun orrialdeak. Internet bidezko espioitza da
liburuaren gaia eta egileak teknologia berrien ezkutuak ongi ezagutzen dituenez
gero liburuak askoz gehiago dauka errealitatetik fikziotik baino.
Egun
hauetan ere britainiar eta estatubatuar espioitza zibernetikoaren albisteak
iristen ari zaizkigu eta boteretsuen eskuetan zer nolako panpinak bihurtu garen
egiaztatu ahal izan dugu medioen bidez. Ez gara ezer. Goitik beheraino gaude
kontrolatuta, ziega erraldoi eta ilun batean preso, kolore askotako
paradisuan bizi garela irudi dakigukeen arren. Nola engainatzen ditugu geure
buruak!
Baina
nire adiskideak itxaropenerako bide bat azaltzen digu bere eleberrian. Eta
munduko ondasunaren %90 banaka batzuen esku dagoenez gero goseak eta
sendagailurik ezak egunero milaka ume hiltzen dituzten bitartean formula bat
eskaintzen zaigu liburuan injustiziari aurre egiteko. Hain zuzen ere,
teknologiek ahalbide dezaketen gaitasun osoa erabiliz ... enpresa arbuiagarriek
besteen miseriaren gainean garatutako tramankuluen euren bitartez.
Zertarako-eta, gizakien arteko desberdintasun salagarrien aurrean beste
norabait begiratzen duten politiko, lehen ministro, goi funtzionario eta
erakunde zapaltzaileak lur azaletik errotik desagerrarazteko. Gaizkileei euren
monetarekin berarekin ordaintzea da fikzioaren ardatza, haiek darabilten
bortizkeria erabili barik.
Fikzioak esperantzarako zirrikitua irekitzen digu, beraz, eta ni gerra horretara apuntatzen naiz, errealitatea alda genezakeela konbentzituta.
Oharra:
Satyagraha, Gandhik proposatutako borroka ez bortitza da, eta hitzak egiaren
indarra adierazten du.
...irakurri behar.
ErantzunEzabatualdaketa norberaren barrutik hasten da...
aste on !
Avinareta: Rama
ErantzunEzabatuSegi ondo!!