Oso arrazoi
mingarriek eraman naute astean Donostiako bi osasun-zentrotara. Euren
eraginarengatik zerbitzu espektakularrak eskaintzen dituzten eraikinak dira,
modernoak eta bezeroarenganako -gaixoarenganako- aproposeko arreta eta zaintza
bitartekoekin hornituta.
Aspaldi ez bezala,
barne harremanetarako hizkuntzan ere aurrera egin dugula nabarmendu behar dut,
gero eta ugariagoak baitira euskaraz aritzeko gai diren mediku, erizain eta
gainerakoak. Normala, jakina, euskarazko heziketan azken hogeita hamar urteotan
inbertituriko dirutzari erreparatuz. Oraindik tarte handia geratzen da
normaltasunera iristeko baina aurrera goazela esan daiteke.
Bitxia da, ordea,
bi zentro horietako kafetegietan euskarari ematen zaion tratamendu kaskarra.
Haietako zerbitzuak erabili behar izan ditudanean ez dut euskaldun bat ere
aurkitu. Hainbeste kostatzen al da, ustiapenaren konkurtsoa ateratzen denean
euskaraz zerbitzatzekoaren aldeko klausularen bat jartzea?
Badakit kafea edota
ogitartekoa ez liratekeela horregatik hobeak izango, baina seguru nago euskaldunoi
goxoagoak irudituko litzaizkigukeela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina