![]() |
| Franco hil berri da. Tristezia. |
![]() |
| Lluis Llach |
saiatu hura botatzera,
usteltzen hasita dago-ta,
laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan,
ta bultza nik hemendikan,
ikusiko dek nola-nola
laister eroriko dan.
Nire burutazio eta lanetarako tokitxoa da espazio hau. Konpartitzerik badaukat, hobe.
![]() |
| Franco hil berri da. Tristezia. |
![]() |
| Lluis Llach |
Horrela nago,
normaltasunean ibiltzeko ezgaitua, peronea hautsita. Lehengo ostiraleko
egunsentian gertatu zen: etxe-itsripu batek erabat jokoz kanpo utzi ninduen
hurrengo sei astetarako. Amorruzkoa izan zen aurreneko erreakzioa baina
haserreak inora ez ninduela eramaten ikusita, pazientziari heldu nion. Eta ohea
bilakatu dut joko eremua.
Iritsi da nire
eskuetara asteburu honetan eta bere tituluak erakarrita, plis-plas batean
irentsi dut. “Concepto psicobiológico del traje, del adorno y de la moda” du
titulua, Arabako hiriburuan 1941ean Aurelio Vallejo abade eta Gasteizko
Apaizgaitegiko irakasleak argitaratutakoak.
![]() |
| Peru-Harriko baserrian |
![]() |
| Peru-Harriko eskultura baten ondoan |
![]() |
| Pablo Escobar |
Goldman Sachsek
bere garroak mundu osora eta sektore mamitsuenetara luzatu ditu. Eta horietako
bat jakietakoa da. Duela hogei bat urte erabaki zuten inbertsio polita izan
zitekeela oinarrizko zenbait jakiren gainean intziditzea –garia, artoa, kafea,
kakaoa, azukrea, ganadu-okela...- eta horien prezioak eskaintza-eskaria ohiko
legearen araberakoa izan beharrean, inbertsoreen esku gera litezkeen
“etorkizuneko”-en iragarpenen aginduetara mugituko ziren. Inbentoa!
Gauden mendearen
lehen hamarkadan, adituen esanetara, jaki horien prezioak hirukoiztu egin dira,
merkatuan. Noski, lehen gai horien sortzaile diren lurraldeetan
ekoizpen-kostuak, jaitsi ez direnean, mantendu egin dira. Beraz, diferentziala
Goldman Sachs eta antzeko finantza-funtsentzat ikaragarri handitu da. Zer
gertatzen da munduko hainbat eta hainbat estatutan euren ekonomiekin?
Hiritarrentzako jan gaiak hornitzeko ezgaiak direnez gero, kanpora jo behar
dute... eta zorra disparatu egiten zaie, infiniturantz. Miseria.
Iñaki Urdangarinek zer tamainako delitu egin
duen eztabaidagai den uneotan, ikaragarri friboloa iruditzen zait zenbait medio
eta pertsonaia publikoren jarrera. Nire adinean ohituta egon behar banuen ere,
amorru bizian jartzen naute hainbaten iritzi eta erreakzioek. Eta ahaleginak
eta bost egiten ditudan arren, ezin dut konprenitu nola arraio eman daitekeen
hainbeste ergelkeria, berez adimentsua suposatu behar zaion giza-kolektibo
zabalean. Baina, jaun-andreok,
Espainiaz hitz egiten ari gara!
Raxoik dio
bere helburua -PPrena- Bilduri botoak kentzea dela. Baieztapen horrek
zilegitasuna eskaintzen dio euskal alderdiari, beste kontsiderazio askoren
gainetik. Ez da gutxi. Komentzituta nago Raxoi jakin gainean zegoela ETAren
azken komunikatuan esango zenaz. Rodriguez Zapatero, CNI eta enparauak zeuden
bezalaxe. Enteratu bide ez zen bakarra Patxi Lopez dugu, jokoz kanpo
harrapatuta lehen pilotakadatik.
Oteizak, bere jeniotasunean, sekula ez zigun berarenganako lilura erakuslea
eskatu. Areago, esan liteke gugan berarekiko korronte elektriko negatiboa
sortzen ahalegindu zela, etengabe. Baina oriotarrak gugan kezka eta zalantza
jarraikirako joera piztu zuen bere obrarekin. Eta hori eskergarria da.
Batzuetan
pentsatzen dut euskal auziaren gunea ez datzala soilik Madrili lepora
lekizkiokeen arrazoi mordoan. Beste askotan, berriz, espainiar bota ikusten dut
gure kalamitatearen sorburu bakarra. Eta gora behera horretan daramazkit azken
berrogeita hamar urteak, hots mende erdi bat, penduluak bihar zer markatuko
didan asmatu gabe.
Auskalo zenbat ikastaro eta mintegitara joan naizen nire lan bizitza profesionalean zehar! Lan eskarmentuak ez du, berez, formakuntzaren beharra asetzen eta horregatik gizon emakumeok behartuta gaude geure buruak ezagutzaz janztera, bide bazterrean derrigorrez geldituta gera ez gaitezen.
Prestakuntzaren beharrizanak hain handiak izaten diren non etengabeko birziklapenak toki hartzen du, nahita nahi ez, nor beraren lan ibilbidean. Hala ere, aitortu behar dut beti ez dela indar bertsukoa izan nire gain sentitu dudan ikasteko premia. Gauza guztietan bezala badira aldiak eta aldiak, eta batzuetan zikloia bailitzan sartu bazait prestakuntza-gogoa, izan dira ere patxadazko tarte luzeak, zeintzuetan ahazteraino iritsi zaidan ikastaroetarako joera ia-ia naturala.
Aitorpen orokor horren barruan beste txikiago bat ere egin dezaket: gutxitan joan naiz prestakuntza trinkoko klaseetara positiboki motibatua. Burmuinak mekanismo bereziak erabiltzen ditu eta “nik ez dut behar”en gisako mezuak bidaltzen dizkigu, geure gurpiltxoei ohi moduan eragiten jarrai dezagun, berrikuntza larregirik gabe. Eragozpenak fabrikatzen ditugu sarri gure baitan, urratsik ez emateko, berez, erosoak baikara, eta zenbat eta gutxiago mugitu hainbat eta lasaixeago bizi daitekeela pentsatzera hel gaitezke, nahiz eta badakigun geure buruari tranpak egiten ari gatzaizkiola.
Egon naizen ikastaro eta mintegietatik, dena den, oso garbi daukat zein izan den gehien eskaini didana eta zeini atera diodan zukurik hoberen. Duela hiru bat urte izango zen -hau da, nire ibilbide profesionalaren hondarretan nengoen- Eusko Ikaskuntzaren baitan goitik behera eta behetik gorako iraultza animikoa eragin behar zela iruditu zitzaigula arduradun batzuei. Eta Nerea Urkolarekin jarri nintzen harremanetan. Erakunde garapenean eta emoziozko gaitasunetan aditua da Nerea, bere aita Juan Luisen ondoan formakuntzako espektroan izen handia egin duena. Nerearekin lehen bilera izan eta zenbait hilabetetara Eusko Ikaskuntzakook burutu genuen ikastaroa ez daukat ahazterik.
Santiago eguneko arratsalde honetan Nerearen izena zergatik etorri zaidan azalduko diot balizko irakurleari: Nerearen azken liburua, “Hoy es siempre todavía”, amaitu dut irakurtzen, eseraldi bakar batean. Bizitza instant batean alda daitekeelako, dio azpitituluak. Egileak liburuan biktimismoa eta desmotibazioa astintzen ditu bere maisutasun osoarekin, eta hausnarketarako gonbitea izan nahi duenak irakurlearen kontzientzietan jotzen du, une aproposak den-denak direla gogoraraziz.
Eskerrik asko Nerea, zure ezagutza gurekin konpartitzeagatik. Eta segi osasuntsu, zure zientziak argi diezagun.