Igaro da irailaren
11ko efemeridea. Dorre Bikiei dagokienari buruz ari naiz, inork gutxik oroitu
baitu egun horretan ere, baina 1973an, Txileko faxistek kolpea eman zutela
Salvador Allende demokrata eta sozialistaren aurka.
Igaro da efemeridea
eta munduak, duela hamar urteko gertakari latzak oroituz malko jario berria
isurita ere, akats eta huts berdintsuekin segitzen du, daukagun kaosak noiz
arte itoaraziko gaituen asmatzerik ez dagoela. Amaitu dira efemeridearen
ospakizunak eta munduak bere errutinari heltzen dio gaur astelehenez, hilak 12.
Azken hamar urteko eszenategi kaotiko bezain hipokritan inoizko obrarik
errepresentatuena ematen ari da: “munduaren desoreka da nire boterea”
Hizkuntza desberdinetan idatzitako testu
berdintsua behin eta berriz eszenifikatzen ari da, patroi berberarekin heziriko
antzezleen lan saiatua eskaintzen zaigularik, “denak balio du” slogana bere
egiten duten medio ahaltsuen bidez. Eta ikusliar soilek, pasibo isilak
gehiengoan, erraiak jaten egon gaitezkeen arren, ezer gutxi burutzera bizi gara
kondenatuta, gero eta biziotuagoa –akastuagoa- ageri zaigun gurpil ero batean
ezarrita. Erosotasunak erabateko galerara eraman gaitzake.
Argazkia: Tere Anda
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina