Egun batzuetan nahi gabe gogoratzen dugu Talioiaren lege ospetsua, eta, niri gertatzen zaidanez, ez zaigu hain irtenbide okerra iruditzen hura aplikatzea. Bizi garen gizartearen sektore oso zabal batean mugarik gabeko berekoikeria nagusitu da, bizikidetzarik oinarrizkoen, primitiboarenekiko mespretxuz hornitua. Hori gutxi bailitzan, hainbat eta hainbat kasutan erdeinua gordinagoa bilakatzen da emakumeekiko. Horren haritik tiraka, muturrean, berekoi, higuingarri eta koldarrak ditugu, gainerako guztion madarikazioa euren gain jasan behar dutenak.
Biktima erreakzionatzeko ahalmenik gabe uzten duen substantzia bat ziztatuz emakume bati heltzeko metodo berritzailea aipatu nahi dut. Ezagutzen dudan metodorik zitalenetako bat da, non erasotzaileak zero giza-maila erakusten duen. Bestearenganako erabateko gutxiespena adierazten du, kriminalaren arlo negatiboa mugagabeki birsortzeko ahalmena argi uzten duena.
Kasu horietan Talioiaren legea gogoratzen dut, begia begi truk, eta nire konbikzio humanistek ez didate eragozten horrela pentsatzea. Ezta, are gutxiago, legezko baldintzatzaileek ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina