Baietz, faxistak direla, zeharokoak, hezurretarainokoak. Batzuk - gutxi- antzerki-banbalinen artean ezkutatzen dira, baina beren nagusiengandik ikasitako lezioak ez dituzte ahazten, eta ondo baino hobeto dakite masak sutan nola eta non jartzea, frankista/hitleriar estilo hutsean.
Eskuinik eskuindarrenak ahalik eta ozenen oihukatzen du egun eurak direla tradizio salbatzailearen defendatzaileak, eurak bakarrik direla benetako hautatuak -Jainkoarenak, noski- eta gainerakook arimaren, gure arima erratuaren akatsak garbitu behar ditugula, eta penitentzia azken muturreraino pairatu.
Bai, nire bizitza luzean une politiko gogorrak, oso gogorrak, itxaropentsuak eta egungoak bizi izan ditut. Une bakoitzean nagusi den statu quo-ak markatutako errealitate sakrosantuarekin borrokan, bide egokiaren bila, egia esan behar bada aurkitzeko esperantza handirik gabe. Baina heldu naizen adinean, postulatu atzerakoiak nonahi, gero eta nekezagoa egiten zait argizari piztuari gogoz eustea.
Eta ezgaitasun sentsazio batek oinazetzen nau arazoaz pentsatzen hasten naizen bakoitzean. Ez dut uste galdutako denboraren sindromea denik kontua, baizik eta barneratzea nire bizitzako noizbait errugabea izan nintzela eta mundu hobe batean sinetsi nuela. Nolanahi ere, beti geratzen zait aukera pentsatzeko inozentzia hori izan dela bizitzako karrera jasanarazi didana. Nahiz eta faxismoak nagusi izan ditudan inguruan.
(Eta gaur Santiago y cierra España! Gehiegi)
Argazkia: aboutbasquecountry
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina