Jeneral hiltzailea gaur 86 urte matxinatu zen.
Gure historia modernoan aurrekaririk ez duen gertaera izan zen eta oraindik
sendi askotan ez dugu damu sentimendurik jaso arimarik gabeko
ekintzaileengandik ezta haien ondorengoengandik ere, egin zitzaigun
kaltearengatik.
Gaur Santa Marina dugu kristau egutegian eta atzo, jai bezpera gisa, ospakizun baten berreskurapeneko lehen
ahalegina burutu genuen, duela 70 urte jeneral hiltzailearen jarraitzaile
plutokratek eraiki zuten urtegiak ito zuena. Familia xume askoren itxaropenak
eta ilusioak urek ezabatutako balio material eta ez materialen artekoa zen
Santa Marina baseliza, eta horren inguruan XVI.tik herritarrok ospatzen zuten
jaia.
Zazpi hamarkadatako isilune tristearen ondoren, eta giza mirari txiki bat
balitz bezala, atzo urtegiaren hondotik, bere garaian baseliza izandakoaren
hormen artetik mezu bat sortu zen, kooperazioaren eta errebindikazio-festaren
ontasuna elkarrekin kantatzeko gai izan gaitezen eskatzen zuena.
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina