BILATU

urtarrila 17, 2022

ISABEL BRITAINIARRA ETA DUBAIKO LEHENGUSUA


Monarkia arriskuan ez jartzeko ahaleginean, britainiar subiranoak semeari errege-atributuak kendu dizkio, tradizioaren arabera Jainkoarengandik datozenak. Ez dakit soldata eta gainerako prebenda ekonomikorik gabe utzi duen, hau da, pertsonaia txit goren horiek gainontzeko hilkorren gainean zamalkatzea ahalbidetzen dizkieten bitartekoak.

Aipatu txori horrek pinu baten adaburu bezain mutur handia erakutsi du orain arteko bere bizitzan. Baina, edozein modutan, gaur egun Dubaiko urrezko erbesteratua den bere amaren lehengusu eta espainiarren errege ohiarena baino txikiagoa. Horretaz, Juan Carlos I lehena ere izan da engainu, ebasketa, eragin-trafiko, kapital-zuriketa eta abarretan. Errekorra. Baina...

Badirudi espainiarrak oso harro daudela beren “ohia” ukiezina izateaz. Nahi izan duena lapurtu izana eta, Jainkoak agintzen duen bezala, txorizoa papereztatu beharrean espainiar gizarteak  txoritxo borbondarraren itzulera-datari buruz eztabaidatzea, ene ustez, alienazio gaindiezinaren sintomak dira. Itxuren arabera, lehengu-lehengusinaren Jainkoak ez dira berdinak. Esku diferenteek koroatu zituzten.

2 iruzkin: