Ez dut Pablo Hasel atsegin. Ez da nire musika, eta abestien edukia bera ere urruti samar geratzen zait. Beraz, ezerk ez nau animikoki Kataluniako artistarekin lotzen. Hala ere, bere abestien oihartzunak batzuengan min egin duelako espetxerako bezperan dagoen raperoaren “Ezta Felipe VI bera ere” entzun ondoren mezuarekin ados nagoela aitortzen dut.
Nola arraio izan daiteke hain narrusendo baieztatzeko, koroatuak baieztatu duen moduan, adierazpen askatasunik gabe ez dela demokraziarik izango? Nork eta berak? Erregeak sinbolizatzen duen estatu modu ulergaitza, eta, ondorioz, bere burua babesteko, lege seguritate-geruza ikaragarria eraiki duen pertsonaia anakronikoak? Horren gisako baieztapenak bakar-bakarrik uler daitezke, kanpetxanoaren semeak egin ditueneko foroan egin direlako: Madrileko Prentsa Elkartearen baitan; borbonen tropelien kontra ahotsa inoiz altxatu ez duen prentsa interesatuaren altzoan; pildora loerazleekin elikatzen gaituen prentsa irentsi ezinaren etxe erosoan.
Horregatik besterik ez bada ere, kartzelara sartzear dagoela publikatu duen Haselekin bat nator kantan dioenean:
Repudias, no controlar toda la masa
No son injurias, es contar lo que pasa
Argazkia: La Vanguardia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina