Nire adineko guztiok ezagutu dugu gure aurrezkien banku-kudeatzailea. Noizean behin bisita egiten ziguna diruei, akzio hauek edo besteak erosiz gero errentagarritasun gehiago atera zeniezaiekeela abisatzeko. Urtean bizpahiru aldiz telefonoz deitzen gintuena, etxera posta bidez iritsitako banku-kontuen interesen emaitzarekin ados ote geunden galdetzeko. Edota, zorte (eta diru) apur bat gehiagorekin edozein elkarte gastronomikotan hamaiketako goxoa prestatzen ziguna, gure sosekin berak egindako kudeaketaz gustura ote geunden jakiteko. Eta, beti beti, berarengana jo behar genuenean irribarretsu eta abegitsu atenditzen gintuena. Duela ez hainbeste urteko gauza nahiko arrunta zen hori guztia, oraingo bankaren bezero gazteei zientzia fikzioko zerbait irudi dakiekeen arren.
Baina nire talaia zahar eta, agian, kamustutik epaituta, pelikula txar bateko irudiak begitantzen zaizkit gaur banku-establezimendu guztietakoak. Sukurtsalen itxiera sistematikoa, zerbitzu murrizketaren bezeroarekiko desabantaila denekin. Bulegoen aurreko kale ilara luzeak, barruan egongo den enplegatu bakar anonimoarengana heldu ahal izateko. Zeure dirua zer egunetan eta zer ordutan atera dezakezun markatzen duen kalendarioa derrigorrez jakin behar izatea (bestela jai duzu) Kontu korrontean dirua edukitzeagatik kobratzen dizuten interesa. Hamarkadatan kudeatzailearen makuluaz baliatu den pertsona adindu xumeei aurrerantzean Interneteko labirintoa erabili beharko dutenaren agindua. Den-dena hoztasun ikaragarri metaliko bezain mespretxuzkoarekin zuzenduta. Bankuek -banka, oro har- gutxietsi egiten gaituzte, olinpikoki.
Argazkia: wikipedia
errentagarritasun banku kontuen hamaiketako goxoa gustura ote geunden abegitsu bezero gazteei talaia zahar pelikula txar murrizketa anonimo zeure dirua zein kalendarioa interesa laberintoa hoztasun olinpikoki
ErantzunEzabatubonum est faciendum malum est vitandum
Eskerrik asko, Angel
EzabatuKaixo! Ia 40 urtean banku (edo kutxa, berdin da)lanean egin ondoren guztiz adoz nago zurekin. Ondo deskribagtzen duzu "bezero" bezela (Ez zait gehiegi gustatzen bezero hitza) giroa, ohiturak, eta orduneko estiloa.Eta zer esan enplegatu artean?. Zerbitzu zan hitza, inportanteena, eta horretarako, sinpatia, ENPATIA, "bezeroaren" arazoetarako, konponbide lortzea, ekipoa giñen... Baina aldaketa -niretzat- txarrena etorri zan,(ez dut nahi pertsonalizatu), HANDITU bihurtu zan objetivo bakarra, eta horretarako Saldu egin edozein moduan balio zan. Ba hirogei ta hamar eto larogei hamarkadetan lema izan ba zan "Atención al cliente" gero 90 hamarkadan hazi zan "venta de servicios" erasotasuna egunero handitzen objetibo, eta konpetenziari irabazi. Kajero lehendik , dirua sartzeko eta ataratzeko laguntza hona zan, baina beste operazio gehiago sartu ziren, eta agindu aldi bakotzean gogorragoa hara desbideratzea.Enplegatu taldeak aldatu, gende berria beste herritik eta denbora motzatarako, fusioak eta abar eta abar. Bakoitzaren nortasuna aldaketa hori modu desberdinan bizi zan, eta enplegatu berriaz beste mentalitatearekin. Batzuentak jasanezina zan, eta batzuk ezinezko sortearekin prejubilazio ona lortu zituzten. Jose Mari, presio hori, zaila zan bizitzea, eta gure agintariekin harremana, oso zailak , fidegaitasunak, tristeak. Gure garaiko laneko lagunak gutxi gelditzen dira, eta pena handiahandia sentitzen dut nola lana egin behar dutelako... Gaia denbora asko bbehar du htiz egiteko, baina horrela antolatu dute ez bankuan bakarrik, beste superfizie handietan, eta Komerzial zentrua handietan ere.Bezero anbonimoa, eta enplegatu ere. Pertsonal konpromisorik gabe. Bistan dago zenbat sukurtsale itxi dira entitate finanzieroak. Errentabilitatea da argumentoa, ez zerbitzua.
ErantzunEzabatuEugenio, eskerrik asko zure ekarpen baliotsuarengatik!!!!
ErantzunEzabatu