John Carlini irakurri nion atzo "Lecciones
vikingas" tituluko artikulua, eta idazkian bilbatzen zuen teorian
barrena nindoala bezperan niri gertatutakoarekin lotu nuen. Aurrera begira
erronkei adarretatik heltzeko islandiarren hoztasun eta zorroztasuna
goraipatzen zituen kazetari ingelesak eta aldi berean Europako beste lurralde
askotako behin eta berriroko auzokeria higuingarria salatzen zuen.
Larunbateko arratsalde ilunean telebista aurrean eseri nintzen,
atletismo munduko norgehiagoketa ikusteko. Espektakulua atsegin dut,
bizitza osoan kirol praktikatik oso urrun ibili banaiz ere. Ez dut ezer
ulertzen marka eta atleten prestakuntzaz. Baina berdin dit, espektakulua bera
baita erakartzen nauena. Espainiako telebista publiko orojalearen katea batean ematen
ari ziren probak eta bizpahiru esatarik ziharduten, ikusleei, teorian
bederen, pantailan agertzen zenaren gaineko xehetasunak helarazten.
Bosgarren minuturako telebista aparailuari ahotsa kendu behar izan nion,
lokutoreen patriotismo nazkagarriaz kokoteraino. Irudiekin nahikoa nuen
espektakulu ikusgarriaz gozatzeko.
ongi egina......
ErantzunEzabatuni atzo izan nintzen gonbidatua futbola ikustera.
Antzerakoa.
aurrera beti, eta gorantz!
Ezabatu