Altuna, Unzueta, Elkoro, Ajuriagerra |
Aramaiora bildu ziren iragan
astean hiru alkate ohi, Aramaiokoarekin batera mahai inguru batean esku
hartzeko. Bergarako Alkateen taldekideak izan genituen lauak, 1976-77 urteetan
Euskal Herriko politikagintzaren akuilu itxaropentsuak izan zirenetakoak.
Elkoro, Altuna, Ajuriagerra eta Unzueta lau eredu bikain izan genituen urte
haietan eta oraindik freskoak ditugu askok 1976ko uztailaren 21eko Elkororen
hitz adoregarriak Bergarako pleno aretotik mundu osora barreiatuta, estatuari
eta gure herriari irekitzen zitzaien aldi politiko berriaren aurrean.
Berrogeita bi urte geroago
Kataluniako independentistak kartzelara sartu dituzte, euren ideiekin
borrokatzeagatik. Ahaztu egin dut zenbat eta zenbat euskaldun kondenatu
dituzten lehenago arrazoi berdintsuarengatik. Europak, bitartean, espainiar estatuko barne garuntzat hartzen gaitu.
Inozoak
izan al ginen abiapuntutik? Benetan sinetsi al genuen Euskal Herri askean?
Gurea zer da? Fondoko norgehiagoketa? Sisiforen mitoaren hurrena? Minotauroren
labirintoa? Denetik apur bat? Eta orain?
Argazkia: JMVM
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina