BILATU

iraila 25, 2017

ETA IGANDEAN, ZER?



Jolas dezagun igarle izatera eta eman diezaiogun aukera gure irudimenari. Zer gertatuko ote urriaren lehenean? 

Garai batean jai izaten genuen hamargarren hilabetearen aurreneko egunean, diktadoreari egiten baitzitzaion men, hain egun seinalatu horretan, baina 1936koan, Francok bere burua estatu buru izendatu zuen eta. Nork esango zion galiziarrari laurogeita bat urte geroago bere Espainia "una, grande y libre" hain zatitu, jipoitu eta kateatua egongo zela? 

Gauza da datorren igandean kataluniarrak, teorian behintzat, boza ematera joango direla eta inortxok ez daki urek nondik joko duten. Seguru dagoen bakarra da ur lohiak dakartzala errekak eta balizko uholdeak kalte asko egingo dituela, isuri alde batean eta bestean.

Historiak hamaika adibiderekin erakutsi duen moduan, naturak beti altxatu du burua hondamendiaren ostean. Gehiago ala gutxiago kostako zitzaion baina azkenean garaile atera da gizon emakumeok ezarri ohi dizkiogun penalitateetatik. Francok ere uste zuen bere legatua ukiezina zela eta okertu egin zen.

Argazkia: eitb

1 iruzkin:

  1. .......poptatik hartzera USA,
    popatik hartzera URSS.......

    Halaxe dio abestiak.

    ErantzunEzabatu