BILATU

urria 02, 2017

ESTATU BOTEREEI (umiltasunez)



Balizko eszenategi bat planteatu nahi dizuet, umiltasunez. 

Demagun: espainiar hiritarra naiz, estatuko NA(N)ek dioenaren arabera (administrazio tramitea) Baina ni ez naiz espainiar sentitzen (sentimendua) (1) Nire lurraldeko zortzi milioi biztanleen artean ia bost antzerako egoeran daude, nik bezala sentitzen dute. Estatu administrazioaren oinarrizko entramatuak legeria sortzen du,  lurraldearen  nondik norako politikoak ere arautzen dituena. Lurraldeko gehiengoa ez dator bat estatu legeriarekin.  Sentimenduetako indarrak, bestalde, folklorerako bidea ematen du bakarrik.

Galderak: ba al dut aukerarik nire lurraldean, gainerako sentimendukideekin batera, ez espainiar bezala aritzeko? Antidemokratiko al da nire sentimenduaren araberako estatus juridiko aproposa eduki nahi izatea? Baiezkotan, demokratiko al da gutxiengoaren menpekotasuna jasan behar izatea? Ezezkotan, zein da mekanismoa demokrazian haz nadin?

Eskertuko nizueke argi pixka bat jartzea nire zalantza labirintokoan. Begirunez.

(1) Ez espainiartasunak ez du, berez, antiespainiarra izatea adierazten.  Adibidea: ez naiz antifrantziarra.

Argazkia: JMVM

1 iruzkin:

  1. Ene ustetan.....
    -BAI.
    -EZ.
    -EZ (baina espainiarra zara, ORAINGOZ; eta haien joku araudiaren arabera jokatu "behar" duzu).

    ErantzunEzabatu