Kataluniako auziak berriz ere eraman gaitu
gure politikoen gaineko galdera asko egitera. Erantzun zaila, oso zaila duten itaunak dira, estatuko politikak 1975etik zerbitzatu dizkigun politikoen
mailari erreparatuz. Hara: begien aurreko
arazoa ikusten ez duen teknikoa ona izan daiteke, ikusmena kamustua eduki
arren. Betaurreko egokiekin konpon liteke haren ezgaitasuna. Baina
arazoa ikusi nahi ez duen teknikoak ez du sekula irtenbiderik eskainiko,
munduko anteojorik sofistikatuenak janzten baditu ere.
Estatuko lehen lerroko politikoek ez dute azken berrogei urteotan arazoa ikusi nahi izan. Trantsizioko giro loerazlean hezi gintuzten eta anestesiaren eragina desagertzen ari dela ohartu direnean beste dosi batekin mehatxatzen gaituzte. Azenarioa-astoa eta makila. Horixe dute euren taktikaren ardatza; ardatz kabernarioa (barka nazatela historiaurrekoek) ardatz birrintzailea, ardatz kirastua. Eta horri eragiten diote, tinko, Gonzalez, Aznar, Zapatero, Raxoi, Sanchez... ideologia espainiar monolitiko dimentsio bakardunek.

Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina