BILATU

iraila 18, 2017

ALDEKO HAIZEETARA IREKITA



Badira berrogeita hamabi urte belaontziz nabigatzeari ekin nionetik. Ez dut inoiz esango nabigazioaren teknika goitik behera menderatzen dudanik ezta praktika gorrian goi mailako patroi naizenik ere baina nahikoa eskarmentua daukat haize desberdinen eraginari aurre egiten.

Aurtengo udan belaontziaren lema hartu dudan aldi bakanetan aspaldietan nire baitan bizi ari naizen fenomenoak toki hartu du berriro nire baitan, izpiritua otzantzen ari zaidala birfrogatuz. Lehen ez bezala,  haizearen norabide zeinuak ez zidan bat ere axola. Berdin zitzaidan iparrak ala ekialdekoak jotzea eta popa norantz zegoen begira. Inportantea atsegintasun eta askatasun osoz unea gozatzea zen, aldeko haizearen ontasunaz baliatuz. Helburua ez nuen uretako puntu konkreturik, nire gogobetetasuna baizik. Non amaituko nuen ez nekien arren haize guztiak aldekoak nituen.
 

Eta Seneka zetorkidan burura behin eta berriz, hankaz gora jartzen ari bainintzen bere adagioa, nora doan ez dakienarentzat ez dela aldeko haizerik dioena. 

Argazkia: Tere Anda 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina