Urte zaharra amaitu berri da eta batzuek
bizitza konplikatzera datorkigun arrotz bat balitz bezala begiratzen diote
berriari, beste batzuek, aldiz, bat ere axolarik gabe egiten duten bitartean,
nahiz eta sakon saia litekeen bakoitzaren bizitza iragarpenetan ez duela bat
ere eraginik izango suposatzen baitute.
Edozein kolektiboren sentsibilitate
desberdinek elkarren arteko ondarea aberasten dute beti. Horregatik, aurrera egin
ahal izateko ez dago ezer ausartagorik, giza komunitatearen barruko
planteamenduetan eman daitekeen diferentzia baino, hura edozein neurrikoa
izanik ere.
Sortzezko ahalmenaren gaineko apustuari lotu
behar gatzaizkio etengabe, beti dibertsitatearen bitartez abiatuz. Zorionez,
oraindik askeak gara eta egoera emozional horretatik ekin behar diogu gure
ingurua hobetzeari, arlo guztietan. Erakundeen gizarte funtzioan sinesten dut
eta horien guztien arteko lankidetza ezinbestekotzat daukat eguneko zailtasunei
behar bezala erantzuteko. Baina ahaztu gabe erakundeak pertsonok sortu, hazi
eta kudeatzen ditugula. Zain dezagun hiritarron arteko kohesioa eta izan
gaitezen itxaropentsuak. Izango dena izango da.
Argazkia: Tere Anda
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina