Idatzi nuen aurrekoan itxaropentsua izan behar
dela, aurrera egingo bada. Bateon batek esan dit baikorregia naizela,
errealitateak ez duela urdin koloreko etorkizunik antzematen ahalbidetzen.
Jakina, baina zer irabazten dugu gure burua, denon artean jarri dugun teloi ilunaren kontra behin eta
berriz jotzen?
Dena den, itxaropenak ez du zerikusirik inozo
izatearekin, batzuetan inozokeriazko zipriztinekin berriz bataiatu nahi gaituzten
arren. Olentzero edo Errege Magoenganako sinpatiak ez digu fantasia
errealitaterekin nahasi behar.
Eta aurrekoa ongi datorkit, mahaira eramaten dizkioten errege-dekretuak EAO
(BOE)n sinatzen dituen borboiari buruzko nire iritzietan
tinkoagotzeko. Pertsonaiaren hitzetan, espainiar estatuak krisi
ekonomikoa gainditu du eta ekoizpen modeloa aldatu. Horren gisako baieztapenik egiten duenak, bietako bat, gu
ergeltzat hartzen gaitu edo ez daki zertan ari den.
Horren moduko azalpenetan
ez naiz ni oinarritzen itxaropentsuak izan behar dugula adierazteko.
Itxaropentsuak bai, ergelak ez. Horregatik nik, majestateetatik, errege magoetan bakarrik sinesten dut, behintzat ilusioa ekartzen didate.
Argazkia:Tere Anda
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina