Igaro da dena eta ez da ezer pasatu. Ala
bai? Beti bezala, irabazleak irabazi du eta ez dute galtzaileek egin.
Inork ez du bere kasillerora berdinketaren zeinua eraman. Gainera ez zuen
ezertarako balioko.
Eta orain, nola geratzen da sailkapena? Nork lideratzen du norgehiagoketa? Nori dagokio nagusitasuna jarduera-zelaian erakustea? Joko arauei buruz ba al dakigu gehiago atzo genekienaz gain? Arbelean digituak ageri dira, irudi desberdinak marraztuz, balizko konbinazioen arabera.

Lastoa eta alearen gaineko alegia entzun nion
lehengoan
irabazleari, bikaina iruditu zitzaidan hitzaldian. Azalpen
metaforatsua txalotzen nion bitartean, ordea, garia izango bada lastoa
derrigorrezkoa dugula gogoratu nuen, bata eta bestea elkarren ondoan garatzera
baitaude behartuta. Eta buru argiek etekina ateratzen diote lastoari. Oraingoan ere, ziur baietz.
Argazkiak: EITB, Wikipedia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina