Ezagun egiten al zaizu, irakurle maitea, Dana
Reizniece-Ozola izena? Niri, egia esanda, zeharo arrotza zitzaidan, nazioarteko
prentsara jauzi egin zuen arte. Ministroa da, ekonomiakoa, bere estatuan -
Letonian, eta ospe ikaragarria lortu du, xakeko munduko txapeldunari irabazi
diolako. Ekonomian ez ezik - diotenez, gainera, politiko ona da- xakean ere goi
mailako prestakuntza erakutsi du. Hou Yifan txapeldun txinatarra irabazteko gai
izan da ministroa , Azerbaijaneko hiriburuan egin diren norgehiagoketan.
Gure ministro batzuk ere gai lirateke munduko txapelketaren bat irabazteko, aurkeztuko balira. Areago, nahi gabe ere titulua eskura lezakete euren alderdi politikoaren kideek orain arte eskaini dieten sostengua ematen jarraituko balute.
Baina, kontuz, ez litzateke xakean izango - ez doakie joko zerebrala- baizik eta engainurako abilezia erakusteko aukera lukeen espezialitateren batean. Demagun, gezurtien txapelketan.
Raxoigandik hasita eta azken ministro/ministro orde/estatu idazkari/ zuzendariraino munduko txapelketa irabazteko harrobi ikaragarri zabala dago espainiar gobernuan. Iruzurti (eta ebasleak) akaberakoak ditugu, berez, eta horiexek dira osagai printzipalak tituluarekin geratzeko. Ez al duzu ikusi, nire irakurle estimatua, zein begitartea jartzen zaion Raxoiri Barcenas/Rato/Soria/eta enparauri buruzko defentsak egin dituenean? Gezurra igartzen zaio begietan, argi-argi.
Argazkiak: chess.com; el confidencial

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina