Norbaitek gaizki ulertu zuen esaera zaharra eta "emandakoa ez dela kendu
behar" baieztapena bestelako itxura batekin jokatu nahi izan zuen. Norbait
hura Rita (ez santua, baizik valentziarra) sostengatu duen alderdia da eta emakume horren ibilbide politiko
kirastuan zikindu diren guztiak orain bide bazterrean utzi ditu alkate ohiak,
berari inork ez diola adarra jotzen gehituz.
Bere patrika gizentzen lagundu dion
alderdiari agur esan dio - besteak beste, “espainiarrenganako begirunearengatik”
(hori bai narrusendotasuna!) eta bere patrikan eskua sartzen inori ez diola
aukerarik emango azpimarratu dio oraintsu arte bere txotxongilo izandako Raxoi
presidente gezurtiari. “Ez al zenidaten kargua nire zerbitzuak ordaintzearren
eman? Santa Rita, rita…”
Total, "labienpagá" folklorikoak
eztena sartu diela jokaldi zakar eta esperpentikoak txalotu zizkiotenei,
eta muturreko galanta jo die, santa rita bat bakarra dela eta berarekin ezingo
dutela argi utziz. “Tori "caloret"! Rita valentziarra garbi
mintzatu da: nork inondik jasotakoa ezin dio beste inork erreklamatu.
"Bestela... dantzan jarriko dut mingaina, eta ikusiko duzue zertan
amaitzen den pasodoble hau"
Argazkia: el mundo.com
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina