Cañizares kardinalak tiroa erratu du. Baliteke
zeruko zaindari guztiak beste gerraren batean egon izana egun hauetan eta ez
jabetzea Valenciako eliz-gizon txit argiaren erregu misteriotsuaz. Baliteke ere
astean Onda Ceroko elkarrizketan nazionalitateei buruz Raxoi inklitoak
txirrista egiteak despistea ekarri diela Kataluniako independentziaren kontrako
hautesleei.
Eta baliteke ere Kataluniako hautesleriaren
gehiengoak gauzak oso argi edukitzea zer bozkatu duten, zergatik eta
zertarakoaz. Eta azken berrogei urteotako desertu-ibilaldian euskal hiritar
asko poliki-poliki galtzen joan garen intentsitate positiboarekin agertu
dira hautestontzietara katalanak euren aldarrikapena mundu guztiak ezagutu dezan.
Seguru nago Merkel, Cameron, Obama eta
abarrek (Sarkozy, Mariano eta Sanchez ez ditut abarrean sartzen) dagoenekoz
hausnarketatxoren bat egin dutela azken orduetan Kataluniaren geroaz. Eta
apustu egingo nuke ez direla barratina eta senyerakoak hain gaizki geratzen
nazioarteko inguruan. Zuzentasunaren arrazoiak gainditu egin du indar,
deskalifikazio eta izuarena.
Zorionak Katalunia. Felicitats i endavant !
Argazkia: Tere Anda
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina