Iragan asteko albiste batek etsipenik ilunenean utzi ninduen eta oraindik jota samar nabil: euskaldunok ez bide gara hain zaharrak. Esan
zaigunez, "gainerako"
espainiarrekin batera agertu ei ginen lurralde hauetara eta baliteke, gainera,
euskara ez edukitzea hain gurea.
Ez esan niri, honaino iritsi zaren irakurle estimatua, ez dela triste eta
noraezeko sentsazioarekin egoteko! Independentismozko txinparta ideia
oker uste batengan genuen eraikia. Hori desastrea! Eta, noski, Sabinoren
ezjakintasunari egotzi behar zaio okerraren jatorria eta euskal gizartearen
gainera erori den madarikazioaren sorburua.
Zer esanik ez, espainiar medio maitagarriei - El Paisetik hasita- zor diegu gehien bat oihal itsuarazlea gure begietatik kentzea. Etsipenean preso egon naitekeen arren, behintzat orain badakit egia (egia zientifikoa, berdaderoa) eta nire bilobei ipuinak kontatzen dizkiedanean euskaldunak ez garela hain beteranoak adierazi beharko diet. Baina hobe pentsatuta, nire baitan alaitasuna berreskura dezadan, agian esango diet gure lehen tximu-arbaso hura askoz guapoagoa zela "gainerakoena" baino. Eta galdetuko balidate nola dakidan hori, erantzungo dut gure sendiko ahozko tradizioari esker dela. Uf, ze lasaitasuna!
Oso ondo egon haiz, Txema.
ErantzunEzabatuEskerrik asko, Eusebio
Ezabatu