suposamendu pertsonala- izurritearen eraginak nabarmen intziditu duenik Legebiltzarrerako hautaketan. Keriak eta tasunak pandemia guztietatik ateratzen dira bizirik eta inoren ezeko lurretako bazterretan zalantzak daitezkeen arren azkenean urek uberka naturalera jo ohi dute, orain arte bederen, politikagintzan.
Datozen lau urtetako euskal politikaren kudeaketan
lurrikarak ikusiko baditugu ere, hiritarrak - berezko puntu kontserbadoreari
helduz- ahalik eta ibilbiderik lauena nahiago izan du, trazatu ezagunaren
ziurtasun babesgarriari lehentasuna emanez. Eta gaurtik aurrera boto emaileok
etxeko atartean eseriko gara, euren arteko lehiakide desberdinen jokoarekin
aspertuta, eta horien hilotz politikoa noiz igaroko zain. Horixe du demokraziak
berarekin, inor ez duela asetzen baina guztion oniritziarekin funtzionatzen duela.
Eta saltsa-maltsa horretan demokrazian sinesten ez dutenek ere arraindu egiten
dute, sistema irauli ahal izango dutelakoan. Izan ere, Chiquito de Amurrioren
jarraitzaileak legio bat dira, zentzu bikoitzean.
Eusko
Legebiltzarrerako etapa berria amaitu zen atzo. Irabazleek besoak altxatu
zituzten helmugan; baina gauza bera egin zuten galtzaileek ere, itxura guztien
arabera amaierarik ez duen norgehiagoketa nekagarrian inoiz ereinotzezko koroia
jantziko dutelako esperantzan. Total: denok garaile.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina