Adi gazteok: laster debaldeko oporraldiak izan ditzakezue. Zaudete argi,
postariak eskutitz bat ekar baitiezazueke Madriletik -horren estiloko gutunak
beti Madriletik datoz- doaneko egonalditxo baterako gonbitea eginez. Debalde
eta doan idatzi dut baina ez da zuzena: inortxok ez du erregaliarik egiten
aberriaren batasun sakrosantarekin eta hain eskaintza erakargarriaren gastuak
hiritar guztion artean banatuko dizkigute, buruko horrenbeste.
Europatik datozkigun haize umelen arabera, beharrezko soldadutzarako
sukarrak jota bide daude kontinenteko politikoak eta iragarpenetara joz gero ez
dirudi luze berandutuko denik birusak Moncloa kutsatu arte. Eta turutaren
soinua zezen larruko lau (edo bost) muturretaraino hedatuko zaigu, gure gazteen
bahiketa behartua ofizialtzeko. Horrela denok jakingo dugu ( zaharrok aspaldi
igaro ginen trantze horretatik eta gure haragietan ikasi genuen ikasi
beharrekoa) ejertzitoa dela bakearen bermatzailea, arma industria armamentistikoa
dugula nazioaren ezinbesteko sostengu ekonomikoa, geurea bakarra, handia eta
askea dela, eta patriotismo higuingarriaren gaineko teoria arbuiagarriak.
Si vis pacem para bellum?... Inondik ere ez!
Si vis pacem para bellum?... Inondik ere ez!
Arma salmenta egoerak, behera egingo zuen.
ErantzunEzabatuIzan aste on !
Baita zuri ere!!
ErantzunEzabatu