Ez dakit Darwinek horrenbeste arriskatu zuen
bere teoriarekin. Ausarta izan zen osotasunean, garaiko gizarte egitura hertsiari
bagagozkio, batez ere. Eboluzionismoaren katea maila galduaren bila arituz
urrats erabakigarri bezain argigarriak eman zituen britainiarrak. Eta
gizakiaren jatorriari buruzko bere ideiak biziki atsegin ditut, gizon emakumeen
sortzezko bekatua legenda bihurtzeko bidea irekitzen baitu.
Irribarretxoa loratu zitzaidan lehengoan,
bi oinetako izaki arrazionalak tximinotik ez esponjatik baino gatozela
irakurtzean. Eta esponjak, aldiz, duela ez dakit zenbat mila milioi urteko
mikro organismo batetik ... eta mikro hori lehenagoko beste nanomikro
batetik... Eta abar.
Irribarretxoa piztu zitzaidan, bai, duela ez
hainbeste gizakiaren sorkuntza sei bat mila urte atzerago genuela irakatsi baitzidaten
eskolan. Hori gogoratu ondoren, ordea, izpiritua - eduki baitaukat- ilundu egin zitzaidan errealitatea baita pertsonok hertsikerian ainguratuta irauteko gaitasuna
dugula. Eta hainbat ikastetxe eta pulpitutatik, oraindik ere, zientzia eta sinesmena
kontrajarriak direla aldarrikatzen dute, herejeak betiko sutzarraren zigorrarekin
mehatxatuz, gainera. Esponjak baino askoz latzagoak, zurrunagoak.
Ona.....
ErantzunEzabatuBESARKADA BAT
Eskerrik asko!!!
Ezabatu