BILATU

abendua 18, 2017

BERDINERA ITZULI?


Itzuli gara Kataluniako eszenategira eta errepikatzen ari dira iragan urriko dardarak, alde batean eta bestean. Bibrapen bortitzak ditugu, edozeinen egitura animikoa arrisku bizian jar dezaketenak. Ahalegintzen naizen arren - edo hori uste dut, behintzat- ezin dut ulertu batzuen eta besteen arteko kontaktu punturik ez izatea auzi larbatu honetan. Hobeto adierazteko, ez zait iruditzen formula egokia arazoaren balizko irtenbidea Montserrateko "beltzaran"aren esku uztea. Eta ikusten ari garenez, badirudi norbaitek pentsatzen duela naturaz haratagoko indar ezezagunen batek konponduko duela gizakiontzat hain konponezina bide den korapiloa.

Bada, ez. Ez dut miraritan sinesten eta horregatik gizon eta emakumeen arteko borondate onean jartzen dut esperantza, izaki konplikatu samarrak garela badakidan arren, azkenik ergelkeria guztiak kaltegarriak direla uste dugulakoan bainago. Edozein inposaketa zapaltzaileren bidea kretinismo hutseko politika da, burmuin gabeko itsu batek bakarrik babes lezakeena. Puntu antzu berdinera itzultzen denak ez du ezer ikasi. Eta soberan dago eszenategi komunean.


Argazkia: JMVM

2 iruzkin:

  1. banuen esperantza txiki bat, norbait edo zerbait etorriko zitzaigula, kaka guztia garbitu eta denbora batez, gu guztiok "xaguen gelara" pentsatzera bidaliko gintuena.

    Ez dut borrokatzen inorgatik, bakarrik nigatik (MCD taldearen letra)

    ErantzunEzabatu