Idazten nuen aurreko batean klase pasibokook bizitzari begiratzeko dugun talaia bereziaz. Amaitu ziren eguneroko betebehar
ordainduari ekiteko abisatzen zigun iratzargailuaren deiak; betiko ahaztu
genuen hil amaierako balantze ekonomikoaren emaitza zenbaki beltz ala gorriz
idatzita agertuko ote zitzaiguneko kezka itogarria; hitz batez, lan
profesionalari amaiera eman genion eta eguneko hogeita lau orduak bestelako
edukiez betetzeko agertu ginen prest.
Jubilazioaren inflexioko puntuak aukeren
espektroa ireki zigun eta mundu berri bat agertu zen gure begien aurrean.
Horregatik gaurkoan txalo beroa eskaini nahi diet nire ikaskide ohi biri, garbi
erakutsi baitute ibilbide profesionaletik at ere bide ugari direla lan onerako.
Migel Luisek bere pintzelekin eta Fernandok argazkiekin, bizitzak begitarte
zoriontsuak etengabe eskaintzen dituelako frogak eman dizkigute. Hori
bai, horretarako espazioaren bila atera behar da, eurek egin duten bezalaxe.
Migel Luis Agirrezabalen margo erakusketa dugu, Zarautzeko Lukas Ardotegian, ekainaren 22ra arte.
Fernando Martinez Sarasketak erakusketako margoak erretratatu ditu.
Hain ardozale ospetxu izatea…. ez nekien, benetan!
ErantzunEzabatuEnrike Oria