Migel Unamunok zioen kontzientzia gaixotasun
bat dela. Gizaki guztiok, beraz, gaixo gaude. Silogismo zitekeen hori nirea da.
Baina oker nabil, izan ere gizaki izateak ez du berez kontzientzia bermatzen.
Historiak hamaika kasu adierazgarri eskaini ditu, bat ere kontzientziarik ez
zuten (duten) pertsonei dagokienez. Eta, beraz, Bilboko filosofoari jarraiki,
euren sentimendu hurbiletan bibraziorik antzematen ez duten horiek,
kontzientziadunak baino osasuntsuagoak al dira? EZ borobila.
Unamunok teoria polita bilbatu zuen bizitzaren sentimendu tragikoaren inguruan.
Polita eta, bide batez, interesgarria filosofiaren mugak beti gizakiarenekin
batera hedatzen eta murrizten direla konprenitzeko. Konbentzituta nago,
filosofo izateko bat ere gogorik gabe, gizakiok bizitzari zentzu positiboa
emango badiogu derrigorrez heldu eta astindu behar dugula naturak opariturako
kontzientzia. Eta Unamunorengana berritzuliz, kontzientziari esker bizi gara
gure gaixotasunean. Kontzientziarik ezekoak, aitzitik, hilik daude
euren osasunean.
Argazkia: JMVM
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina