Inoiz idatzi dut gaur eguneko musika
profanora burutik bota nintzela artean ume koxkorra nintzela. Bultzagilea Don
Frantzisko Arrizabalaga herriko organo jolea izan nuen, tipleen taldea osatzeko
lagunoi egin zigun frogako lehen ariketan ahoa ireki bezain laster hautatuen
multzotik baztertu baininduen. Eta harrez geroztik, musika sakro eta, dei
dezagun, klasikoa nire agendatik kanpo egon ziren, hamarkadatan.
Duela hogeita bost bat urte deskubritu nuen,
ordea, ordura arte nigandik kanpo egondako musika mota hark bibrapen bereziak
sor ziezazkidakeela eta, adibidez, Beethoven Jimmy Cliff-ekin tarteka
nezakeela bat ere traumarik gabe. Hori bai, pop-rock/folk generoetan
bidea neuk landu ahal izan nuen bitartean Arrizabalagak eragotzi zidanaz
apurtxo bat jakiteko laguntzaren beharrean egon nintzen.
Fernando Argenta gertatu
zitzaidan aurreneko goi mailako gidaria, bere "Clásicos populares"
irratsaioaren bitartez. Lagun zendu hari esker hurreratu nintzen ulertu ezina
zitzaidan espazio zirriborrotsura. Orain, berriz, beste bi lagunek luzatzen didate egunero musika klasikoaz gozatzeko esku gidaria, uhin berdintsuetatik:
Martin Llade eta Jon Bandres donostiarrak. Hiruek erakutsi didate musika mundua
modu globalagoaz disfrutatzen.
Argazkia: Wikipedia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina