Panama nor bere tokitxoan
uzten ari da. Ez nagokio, jakina, kanalari, hortik zehar dabilen txosten
mamitsu bezain argigarriari baizik, iruzurle pilo baten datuak erakusten ari
zaiguna.
Kirolari, politiko, nobleziako kide, artista... hau da, lapur
tropel margo askotarikoa ageri zaigu, etiketa guztietako pertsonaia guztiz
higuingarriak desenmaskaratuz. Errepublikazale, frankista eta monarkiko
konbentzituak ditugu zerrenda amaigabean, fededun eta ateoak, diruak ez baitu
erlijio bakar bat baino gurtzen: interes krematistikoa, ahalik eta altuena.
Ez nau ustekabean harrapatu Juan Luis Cebrian El Paiseko faktotuma txorizoen
artean ikusteak. Kutsatze ustelgarria sortu zen hasierako hasieran politikako
sektore konkretu batzuen eta zenbait komunikabideren artean. El Paisek 1976tik
bere jokoa egin zuen - "PSOE botoen premian zegoen eta El Paisek
irakurleak behar zituen" (Felipe dixit) Hortik maldan beherako
prozesu degeneratibora jauzi txiki bat da. Eta Cebrianek bere jokoa egin zuen ,
Gonzalez "Isidoro"k bezalaxe. Areago, euren arteko interes
sindikatua garatu zutela erakutsi digute Panamatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina