BILATU

urtarrila 26, 2015

AUZOKO (GREZIARRA)REN BIZARRA...



Badakizu zer egin behar den nork auzokoaren bizarra mozten dutela ikusten duenean. Eta orain zertan ibiliko dira Europako politikastro txit gorenak? Greziakoa estropezu bakartitzat hartuko al dute? Ala bateria guztiak martxan ipiniko al dituzte demokraziaren inbentoreen lurraldean gertatutakoa berriz eman ez dadin?
Atzo Greziak garbi utzi zuen kokoteraino dagoela ezkutuko botere itogarriekin. Bertako eta inongo indar faktikoek eragindako finantza zurrunbiloan leporaino sartuta, greziarrek ez dute inondik itxaropen puntu bat ere ikusten.
Pobreziak gora egin du, gizarte-maila ertaina desagertzear dago eta errenten arteko diferentziak areagotu egin dira. Eta irtenbidea ez zaiela azken hogeita hamar urteotan greziarrek eurek euren utzikerian elikatutako munstro ikusezin eta aseezinetatik etorriko erabaki dute. Itotzen badira borrokan hilko dira eta ez, politiko eta funtzionario  arrotzen bidez helarazten zaizkien aginduen eraginpean. 

Sinetsi nahi nuke eszenategi berri baten aurrean gaudela. Europako ekialdetik haize xaflada freskoa iristear dagoela pentsatu nahi dut, gure artean mimetismo itsugarriaren kariaz erreproduzitutako greziar gizartearen hanka sartzeak erauzteko.
Argazkiak: Wikipedia
 

2 iruzkin:

  1. Ikusiko dugu zer datorkigun....
    atzo, Albaceten izandako GREZIAR gerra hegazkinaren istripuak sortutako kea ikusi genuen etxetik...(ez da txantxa).

    GREZIAR hegazkin bat lehertzen da ESPAINIAN...
    diote GREZIA, ESPAINIAren ispilu izan daitekeela...

    ErantzunEzabatu