"Parkinson gaitzarekin bizitzea gogorra bada,
atera kontua zein egoera fisikoan egongo den Javier Viscarret urdaila
kendu ondoren" Ez da aurrekoa egin nezakeen aurkezpenik egokiena gizon horren
inguruan baina huraxe izan zen nire pentsamendua, Iruñeko adiskide batek
Viscarreten istorioaz hitz egin eta "Ananda" haren azken liburua
irakurtzera gonbidatu ninduenean. Lehengo ostegunean heldu zen liburua nire eskuetara
eta ikaragarri erakargarria gertatu zitzaidan lehen orritik. Bere
literatura xume baina sotilaren sarean harrapatu ninduen.
Hamarkadatan "Parkinson nire laguna"rekin harreman estua daraman lagunak bizitzari diosala hain jarrera baikorretik nola
Hamarkadatan "Parkinson nire laguna"rekin harreman estua daraman lagunak bizitzari diosala hain jarrera baikorretik nola
Javier Viscarret |
Javier Viscarretek ikasgai bikaina eskaintzen
digu bere azken liburuaren orrietatik: bizia bizi behar da, azken tantaraino,
duintasunezko osagai guztiekin. Horrela bakarrik ematen zaio zentzua mundu
honetatik zeharreko ibilbideari. Jainkoarekiko sinestuna izan ala ez,
gizatasunak eskaintzen dio gure ihardunari balio eternala. Eta Javierren
erakuspen idatziak ideia horretan berretsi nau.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina