Aste mugitua gertatu da aurrekoa, gehien bat
sentimendu kontrajarriei begira, bat ere dudarik gabe kontzientzietan eragin
baitu indar bereziz Parisen jazotakoak. Egia da Bagdad edota Kabuleko
erailketek zirrara txikiagoa sorrarazten digutela eta hori, esango nuke, bi
arrazoi nagusirengatik izaten da. Alde batetik distantzia geografiko eta
erreferentziala eta bestetik ohikeria.
Parisen, Madrilen edo Arrasaten egunero
pairatuko bagenitu atentatuak, heriotzen aurrean gero eta
intsentsibleagoak izango ginateke. Pertsonen heriotzak, denak,
berdinak badira ere bakoitzaren oihartzunak dezibelio fisiko eta
emozional desberdinekin jotzen gaitu. Eta sentimenduaren iturri ahitugarrian
zerikusi handia dauka gertaeren maiztasunak: zenbat eta ohituagoak egon,
hainbat eta dardara ahulagoa ematen da pertsonaren baitan.

Argazkiak: Fernando Martinez de Eredita
Gaiarekin lotuta: http://txemax.blogspot.com.es/2013/08/erlijioak-eta-militarrak.html
Gaiarekin lotuta: http://txemax.blogspot.com.es/2013/08/erlijioak-eta-militarrak.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina