Maitasunaren Ama Birjina, Malagan |
Ondoko lerroak kristau jarreratik daude
idatzita. Kultura horretan jaio eta hezi ninduten eta sinesmen horretatik
bideratu ditut nire urratsak orain arte. Eta zahartxo samarra naiz aldaketekin
hasteko. Argibide horren ostean, noan harira.
Irakurri nuen lehengo astean espainiar Barne
Ministerioan ahaleginak eta bost egiten ari direla, Malagako Maitasunaren Ama Birjinari
polizia-merituzko domina emateko. Denboran urtebete inguru atzera egin beharko
genuke dominari buruzko notizia horrekin topo egiteko. Niri dagokidanez,
albisteak asaldatu egin ninduen orduan, pertsona normal bat halako ergelkeriak
sortzeko gai ote den ikaratuta. Eta nire buruari itaundu nion Barne Ministerioa
subnormalen esku ote zegoen.
Melillako hesia |
Dena den, eguneroko berri jario aluzinantearen
zurrunbiloan harrapatuta, aitortu behar dut Ama Birjina eta polizia-merituzko
zorioneko domina lotzen zituena zeharo ahaztu nuela. Baina berriz ekarri didate
gogora, jakin dudanean Ministeriotik jo eta ke ari direla zenbait instantzia
zibiletik istorio ulergaitz horri ezarritako errekurtsoa ezereztatu nahian. Eta
egiaztatu dut, baietz, ergel sakona izan behar dela helburu zentzugabe horri
eusteko.
Jesusek burua jasoko balu, zazpi isatsetako
zigor batekin kenduko lieke giza espezimen lerdo horiei kristautasunarekin
jolasteko gogoa. Edo, agian, kotoizko froga jarriko lieke: gai izango al da
Maitasunaren Ama Birjina, bere dominaz eta guzti, Melillako irudi itzelak
ekiditeko?
Argazkiak: eldiario.es ; elpais.es
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina