Perunezarra |
Euskaldunon begirunea historian inork
bereganatu badu, hori On Joxe Migel izan da. Ziur nago izen horrekin nahikoa
dela Ataungo Barandiarani buruz ari naizela ulertzeko.
Ehun eta hogeita bost urte beteko dira
asteazkenean, abenduaren 31, OJMB munduratu zela Perunezarra baserrian
eta ikerlari eta irakasle gisako bere bizitza-ibilbideari erreparatuz jakintsu
ataundarraren ikasgaia inoiz baino beharrezkoagoa zaigulakoan nago. Ez daukat horrezaz
zalantzarik, Barandiaranen zientzia-pulpitutik gehien irradiatutakoa
humanismoa izan baitzen, haren diskurtso intelektuala balio
ezilkorrarekin kutsatu zuena.
On Jose Migel, Leze Txikin, 1957an |
Arkeologo, antropologo, pentsalari,
euskaltzale, apaiz eta herritar konprometitua izatezko nortasuna lagun
hurkoarenganako giza-harremanen premian eraiki zuen On Joxe Migelek eta
horrexek ahalbidetu zion gizartearen errespetu eta miresmena.
Argazkiak: Jose Migel Barandiaran Fundazioa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina