Nazioarteko Moneta Funtsak bere enegarren formula
itxura bakarrekoa zerbitzatu digu, eta oraingoan soldaten %10ko murrizketa
aldarrikatzen du, zertarako den oso garbi ez dudalarik. NMFk hitz egiten
duenean -berdin dio bozemalearen nortasunak- soldata huts batetik bizi garenok
dardaran jartzen gara. Erakunde ponpoxo hori zertara dedikatzen den
hilkorretako gehienok oraindik ez dakigula, gorriak eta bi pairatzera
kondenatzen gaitu gutaz gogoratzen denean eta gure aldetik arnasa hartu
besterik nahi ez dugun guztietan.
Bien bitartean IRPFrengatik sendiengandik ingresatzen
dena errenta gordinaren %11' 9 da, hau da enpresen portzentaje baino handiagoa.
NMFeko jaun andreok: zerbait ez dut ongi ulertzen.
Datu objektibo horien aurrean ez al duzue enpresen konportamenduei buruz
(gobernu sozialistaren eta peperoaren eskutik, hori bai) ezer argumentatu
behar? Sinesgarritasun pittin bat gehiago emango zeniokete zeuen lanari.
Munduko ekonomiaren desoreka gu ahulon sorbaldetan bakarrik kargatzen
duzuen bitartean, bihotzez diotsuet: zoazte pikutara!
(1) Andra Mari Zuriaren jaia dugu gaur. Nik ere gai alaiagoa
aukeratu ahalko nukeen nire zutaberako, ezta? Dena den, zorionak Zuriñe,
Blanca, Edurne, Nieves… guztiei.
Argazkiak:
NMF: trebolia.com
Sarea: Tere Anda
(
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina