BILATU

maiatza 20, 2013

INTSEKTUAK JATERA GONBIDATU GAITUZTE



FAOk  irtenbide bat erakutsi berri digu munduan pairatzen den gosetiari aurre egiteko. Intsektuak jan beharko genituzkeela dio: goxoak, mamitsuak, osasungarri eta gizentasunaren kontra aproposak direlakoan. Esker mila UNOren erakundeari bidea erakusteagatik! Ez genuen inoiz hain konponbide erosorik irudikatuko. Baina horretarako ditugu gure diruarekin ordaindutako tekniko burutsuak, ezta? Kostata baina azkenik

 Bere sorreratik - 1945- handik eta hemendik ikertzen ibili ondoren faokideek ikusi ei dute gosetia munduko azaletik erauzteko ez dagoela gizakiok lerroan jartzerik eta, beraz, mendira jo beharko dugula abisatzen zaigu, han baitaude gure zain matxinsaltoak, kirkilak, kakalardoak,  txitxarrak eta espezieko gainerako mamutxoak. Horiek dira gure betebeharrak asebeteko dituztenak! Bejondeiela hain gizon-emakume jakintsuei! 

Huts bat ikusten diot, ordea, proposamenari: zer egingo dugu Nestle, Unilever, Pepsi eta elikadura sektoreko beste erraldoiek munduko intsektuen gaineko jabetza eskuratzen dutenean? Izan ere, benetan pentsatzen al dute luze iraungo luketela domeinu publikoak izaten animaliatxo horiek? Kontsumorako gai den guztiak prezioa dauka. Horretan datza, hain justu, munduko gosetiaren  arrazoi nagusia.  Justiziaren desorekaren muina kontsumoaren grina induzituan daukagu. Horrela, hain xinple. Horregatik,  uste dut FAOk beste bueltaren bat eman beharko liokeela bere teoria ponpoxoari.

2 iruzkin:

  1. ....FAOk agina beste gauza batzuk ikertu beharko lituzke; ados.

    baina, gu gauza ez bagara (erosketa saskia) betetzeko, agian beste leku batzutan, okerrago dauden beste leku batzutan, aukera bat izango litzateke.

    diot.

    Guk belarrak jaten ditugu.
    Beste animali mota batzuk; itxuraz "oso guapoak" ez direnak.

    diot.


    Egun on

    ErantzunEzabatu
  2. Intsektuak jatea ez dago gaizki, inondik ere. Gaizki dagoena da, gizakiak gai ez izatea gose jasan ez dezagun. Horretan dago gizateriaren zoritxarra, Itxura denez, eternala.
    Ongi izan!

    ErantzunEzabatu