
"Denontzako
kafesnea" politika engainagarriaren garuna zen, periferiakook ere ulertzen
ez genuena, baina zio desberdinarengatik, noski: zertara zetorren
artifizialkeriara jotzea, inondik errotuko ez zitzaizkien sentsazioak (ez dut
idatzi, sentimenduak) pizteko? Erantzuna garbi zegoen: arriskutsua zen
euskaldunen eta katalandarren aldarrikapenak zuzeneko ihardespenarekin asetzea.
Eta inbentatu egin zuten autonomietako Espainia ilogikoa.
Baina orain, krisi
ekonomikoaren isats beltzak bazterrak astintzen dituenean biziraupenerako
sentsazioa da lehen lerroko betebeharra eta gainerakoak desagertu egin
daitezke. Hori erreakzio normala da bizitza-baldintza logikoetan.
Artifizialtasunean, ordea, inoiz berentzat hartu ez dituzten gaietarako
hiritarren erreakzioak guztiz zentzu negatiboa ager dezake. Eta
negatibotasun horrek muturreraino eraman ditzake hiritarrak, gezurrezko geruza
batekin estali zaizkien sentimenduak azaleraziz: eurak, berez, zentralistak
dira, "autonomia de mierda" guztien gainetik.
...."eraman ditzake",
ErantzunEzabatueraman ditu .......
etxeko kasuan...
Itzulera ona izan
eskerrik asko!!
ErantzunEzabatu