Ehun eta berrogeita
hamarreko marra gainditzearekin batera aurpegi aldaketa etorri da. Txoko
honetara ehuneko bat eta erdi agerpen izan ondoren etorkizunaren
irudi-adierazpenak beste dimentsio bat behar zuela iruditu zait.
Duela bi urte
pasatxo ekin nionean "iragana" izan nuen hizpide. Aurrera begirako
iragana aldarrikatzen nuen eta zentzu horretan zuzendu nahi izan ditut nire
ekarpentxoak. Iragana ez da ezer, etorkizunean proiektatzeko ez bada. Aspaldi
zioten Rolling Stonesek bere Ruby Tuesday ospetsuan: atzokoak ez du balio, atzo
soila bada.
Eta gorago
dimentsio hitza idatzi dut. Abiatu nintzenean ezin nuen espero txoko honek jaso
dituen lagunen (1) erantzun, aholku, iradokizun, errieta eta txaloak hainbeste
izango zirenik. Zinez eskertu dudana, sareak ezusteko ederrak eman baititzake,
positibo edo negatiboak, eta horrek zorroztasun eta zintzotasunerako seinaleak
beti erne edukitzera behartzen zaitu. Espero dut gaurtik aurrerako ibilaldian
ere aukerak aurkeztuko zaizkigula, elkarkidetzan haz gaitezen.
Eskerrik asko,
beraz, orain arte txoko honetara agertu zareten guztioi. Hor zaudetela jakiteak
animatzen nau hitzorduarekin puntual izatera. Etorkizuna lantzen segituko dugu.
.....zuri.
ErantzunEzabatu...sempre endavant...!!
Balizko sari baterako boletorik gehien dituena zeu zara, beti baitzaitut espazio birtualaren bestaldean. Eskerrik asko, jauna!
Ezabatu