Ze ondo PPk lortuko
balu! Baina ezezkotan nago. Ez dut uste alderdiaren erraietatik ustelkeria
erauzteko gai izango denik, kanpo auditoria enkarga lezakeen arren. Areago,
gaixotasuna peperoen lerroetatik haratago doa. Arazoa ez dago izen abizenetan
edo sigletan, ezta kasu deigarrietan ere. Egitura da ustelkeriaz
kutsatuta dagoena eta eraikina hondamendiaren hurrenean dago, erortzear.
Ongi pentsatuta,
hobe genuke zeharo lurreratuko balitz, etxe politikoa zimendu berrietan jaso
ahal izateko. Baina daukaguna apuntalatzera badoaz eta guk hiritar arruntok
isilik eta aieneka antzuan irauten badugu... sitsak berea egiten eta gizentzen
jarraituko du. Noiz arte egon gaitezke pairatzen herritarrok gure politiko
ustelen espektakulu lotsagarria? Noraino haziko dira zerri higuingarrien
atrebentziak? Nola ipin geniezaioke balazta hainbeste lapurketa
instituzionalari?
Politicus corruptus
deritzan aluminosis tipo berriaren birusak bete betean ukituta, ohiko eraikin
politikoak ezin digu babes egokirik eskaini eta eraberritzea dagokigu, goitik
behera. Partxeek ez dute balio. Eta bizkarra emango bagenie? Zer gertatuko
litzateke hurrengo hauteskundeetan gizarte osoak uko egingo balio bozkatzeari?
Argazkia: Tere Anda
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina