Estrasburgoko Epaitegiak espainiar estatua kondenatu du, torturak direla-eta. Hain zuzen ere, 2002an detenitutako Aritz Beristain gazteak jarritako salakuntza ez ikertzeagatik etorri zaio espainiar estatuari zigorra, eta bigarrena da epe laburrean ezarri zaiona, bietan isun ia sinboliko batekin erantzun beharko duelarik.
Batzuek zalantzan jartzen dituzte torturak. Existitzen diren ere ukatzen dute beste askok, ez dagoenik jakitea posible balitz bezala. Hainbatek ETAren inguruko guztia desagerrarazteko edozein metodo zilegi dela defendatzen dute. Nik ez dut ukatuko ETA dela Euskal Herriak duen arazo larrienetakoa. Eta horretaz zer pentsatzerik eman zidan, herenegun telebista kate batean ikusi nuen iparramerikar telesail horietako batek, non irakiar terrorista bat atzeman zuten AEBetan, eta Al Quaedako terroristekin eta euskaldunekin elkar aritzea egozten zioten. Filmean irakiar gizaraxoa, ziega ilun batean atxilotua, jipoiarekin mehatxatu zuten amerikar agenteek, lasai asko. Eta mehatxu horiek mamu ilun hurbilak esnarazi zizkidaten, izan ere –ongi dakigun bezala- errealitateak samur gaindi dezake fikziorik apainduena.
Tortura egunez egun irabazten doa sofistikazioan eta igarrezintasunean. Eta metodoak “aplikagarriagoak” bihurtu dira, zalantzarik gabe. Ni ez nago zalantzan tortura egiten denaz, hemen eta mundu osoan. Nahiz eta frogatzerik ez dudan. Ez dela torturatzen dioenari gertatzen zaion bezalaxe.
Nork ezagutarazi du Estrasburgoko Epaitegiaren azken erabakiaz? Google-en bitartez bilatu dut “tribunal estrasburgo tortura estado español” idatziz. Hona hemen, bilatzaileak emandako erantzuna, albisteak eskainitako medioak agertu zaizkidan ordenan: Deia, Insurgente, Gara, Jurisprudencia Gratis, Noticias de Navarra, Gareskoauzalan, Stoptortura, Meneame, Grupo Tortuga antimilitarista. Horiexek dira. Zenbatekoa da medio horien irakurle kopurua?
Non daude zerrenda horretan, bortizkeriaren arrastorik txikiena gure kaleetatik desagertzea (ni naiz aurrena hori defendatzen duena) aldarrikatzen duten Euskal Herriko beste medioak? Non El Pais guztiz demokrata hori?... Aipatzen ez ditudan besteak ez nuen aurkitzea espero.
....gure aldean, atxiloketak eta antzerakoak bakarrik irakurtzen edo entzuten dira.
ErantzunEzabatutortura kasuak, ez dira aipatu ere egiten. ez dira berri onak sasi demokratentzat eta horrela jarraituko dugunaren beldur naiz.
nahi dena nahi denean eta nahi den lekuan kontatuz....
eta irakurtzen baditugu ?
torturatzen duten horien aldeko manifestaldiak eta amnistia-barkamen eskaerak....
dena da zilegia ?