BILATU

martxoa 05, 2011

BADIRA POLITIKO ONDRATUAK


“Politiko ondratuak ere badira, noski!. Nik batzuk ezagutzen ditut. “Karrera” egiten ez duten horietakoak dira. Eta normalean ez zaizkigu medioetan ateratzen. Horregatik, politiko ondratuen artean espezimen zintzoa antzematea oso zaila da”

Horrela hasten da nire adiskide bat bere diskurtsoan, eta ahobero samarra dela esaten diodanean, bere erretolikarekin segitzen du, zaku bertsuan –gutxi balitz bezala- sindikalistak ere sartzen dituelarik. Ez dakit zenbat arrazoi eta adibide ematen dizkidan, zuzen dagoela frogatu nahian, baina –hala ere- ez nau guztiz konbentzitzen. Politiko honen eta haren ekintza frogatuak jartzen ditu bere teoriari eusteko, eta –aitortu behar dut- askotan ados egon behar dut berarekin, kasuak oso argiak baitira, edozein pertsona normala lotsaz estaltzen dutenak. Dena den, ohorearen lau puntu kardinalak oraindik ere ongi bereizten dituzten politikoen kopurua handiagoa dela uste dut, norabideko zentzumena eta lotsa erabat galdu dutenena baino.

Baina gertatzen da, politikako zirkoan duintasuna zer den ez dakitenen indarra gero eta handiagoa dela, eta gizartearen oinarrizko balioak hanka artetik pasatzen dituzte pertsonaia horiek, inboluzio etikoa ahalbidetuz, maila guztietan. Inork ezin du irudikatu noraino hel gaitezkeen abiadura honetan, alderdi eta kolore guztietako gizon-emakumeak inplikatuta agertzen direnean ustelkeriazko auzi lotsagarrietan.

Zoritxarrez gertatzen da, politikako zirkoan duintasuna zer den ez dakitenen indarra gero eta handiagoa dela, eta gizartearen oinarrizko balioak hanka artetik pasatzen dituzte pertsonaia horiek, inboluzio etikoa ahalbidetuz, maila guztietan. Inork ezin du irudikatu noraino hel gaitezkeen abiadura honetan, alderdi eta kolore guztietako gizon-emakumeak inplikatuta agertzen direnean ustelkeriazko auzi lotsagarrietan.

Eta bitxiena da, botere juridiko, legislatibo eta ejekutiboa –hau da, gizartearen lehentasuna bermatu beharko luketen estatu botereak- ordezkatuta izan direla, botere politiko, ekonomiko eta mediatikoarengatik. Horren ondorioz, haien artean maneiaturiko konpota higuingarrian denetarikoak ikusteko prestatu behar gara kaleko hiritarrok, orain hurrengoan PP eta PSOEren ados jartzearekin gertatu den bezala. Zertan ados? Akusaziopean diren pertsonak maiatzeko hauteskunde zerrendetan sartu ahal izateko. Ezker-eskuin!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina